domingo, 18 de octubre de 2009

web 2.0

http://euskaltube.com/play.php?vid=774
Bideo honetan azaltzen dena ondo ulertzeko behin baino gehiagotan ikusi behar izan dut.
Hau alde batera utziz, bideo bera aztertuko dut. Lehenengoz, testua sortzeko era ezberdinak aurkezten ditu, bideoaren sortzailearen iritzia testu idatzia jadanik antzinako gauza dela da eta gaur egun testu digitala erabili behar dela. Ni ez nago iritsi honekin guztiz ados. Bi sistemak sustatu behar direla uste dut, baina kognitiboki garrantzi gehiago duela testu idatzia.
Ondoren, internet daukan bi eredu ezberdinak aurkezten ditu. Alde batetik, Web 1.0 aurkezten du. Antzinako eredu honen buitartez argi dago teknologia munduarekin harreman oso estua ez bazeneukan zaila zela blog edo web-orri bar sortzea. Gaur egun interneten filosofia aldatu egin da eta bere oinarria jendearen pataidetza da, hau da, guztiok sortutako zerbait. Aldaketa onuragarria dela uste dut, baina bere limitea eduki behar duela. Ondo dago gazteak noizbehinka ordenagailuan aritzea, baina ez egunero zortzi ordu eta errealitatearekin kontaktua ez izatea.
Beraz, iruzkin honi amaiera emateko uste dut teknologia berriak ez direla izan behar irakaskuntzaren oinarria, baizik eta noizbehinka erabiltzen den baliabide bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario