sábado, 7 de noviembre de 2009

Informazioaren Gizartea

Informazioaren gizartea gizarte industrialaren ondorengo gizarte bezala ulertzen da.
Termino honen historian zehar eduki duen garapena aztertzerakoan ikus dezakegu erabili zuen lehenengo pertsona Fritz Machlup izan zela. Honek islatu zuen 1962an egindako liburruan, liburu hori “The Producton and the Distribution of Knowledge in the United Sates” izan zen. Honetan egiten zuen gogoeta honako hau izan zen, gero eta langile gehiago informazio manipulatzen zuten esfortzu fisiko bat egitea baino.
Gaur egun termino hau beste esanahi batekin erabiltzen da, Yoneji Masuda soziologo japoniarra egindakoa, 1981an. Beraz, gaur egungo definizioa jarraituz garrantzia gehien hartzen ari den sektorea zerbitzuena da, aurretik industriala izan zena garrantzia galduz. Hau esan nahi du etorkizun batean langile gehienen zeregina informazioa manipulatzea izango dela (TIC)Beraz, termino honen esanahia gizarte baten aldaketa maila mundialean esan nahi du.

Prometeus bideoaren iruzkina

Bideoa pare bat alditan ikusi ondoren baieztatu dezaket bere gaia teknologi berriak munduan izango duten eragina dela. Beraz, azken batean gaur egun daukagun estruktura desagertu egingo da (telebista, irratia, aldizkariak, etab.) eta denbora aurrera egin ahala dena talde enpresarial baten esku geratuko da, bera produzitzaile bakarra izanda.
Irudikatzen duen etorkizunarekin ez nago ados, gizartea aurrera egiteko ezinbestekoa baita aniztasuna egotea, bai informazioari dagokionez zein gizarte horretako gizakiei dagokienez.
Eskolak eduki behar duen papera aztertzen badugu, nire ustez haurrei irakatsi beharko diegu teknologietatik at hainbat gauza daudela, ingurunea, zaletasunak... Ondorioz, hauek erabiltzerakoan muga batekin erabili beharko ditugula uste dut, azken batean eskolatik kanpo eskura izango duten gauza izango baita.
Irakasle bezala, gure jokabidea nolakoa izan behar den ez daukat oso argi. Alde batetik, uste dut gizartean dagoen gauza bat bada, eskolan bere islada eduki beharko duela, baina muga jakin batzuekin, ezin dugu hezkuntza teknologi berrietan oinarritu, baizik eta tresna bezala erabili. Bestalde, umeei eskolan irakasten badiegu bere alderdi txarra edo negatiboa erakutsi beharko diegu.
Azkenik, ondorioztatu dezakegu teknologi berriak onartu behar ditugula baina mugekin.

Prometeus Bideoa