sábado, 7 de noviembre de 2009

Prometeus bideoaren iruzkina

Bideoa pare bat alditan ikusi ondoren baieztatu dezaket bere gaia teknologi berriak munduan izango duten eragina dela. Beraz, azken batean gaur egun daukagun estruktura desagertu egingo da (telebista, irratia, aldizkariak, etab.) eta denbora aurrera egin ahala dena talde enpresarial baten esku geratuko da, bera produzitzaile bakarra izanda.
Irudikatzen duen etorkizunarekin ez nago ados, gizartea aurrera egiteko ezinbestekoa baita aniztasuna egotea, bai informazioari dagokionez zein gizarte horretako gizakiei dagokienez.
Eskolak eduki behar duen papera aztertzen badugu, nire ustez haurrei irakatsi beharko diegu teknologietatik at hainbat gauza daudela, ingurunea, zaletasunak... Ondorioz, hauek erabiltzerakoan muga batekin erabili beharko ditugula uste dut, azken batean eskolatik kanpo eskura izango duten gauza izango baita.
Irakasle bezala, gure jokabidea nolakoa izan behar den ez daukat oso argi. Alde batetik, uste dut gizartean dagoen gauza bat bada, eskolan bere islada eduki beharko duela, baina muga jakin batzuekin, ezin dugu hezkuntza teknologi berrietan oinarritu, baizik eta tresna bezala erabili. Bestalde, umeei eskolan irakasten badiegu bere alderdi txarra edo negatiboa erakutsi beharko diegu.
Azkenik, ondorioztatu dezakegu teknologi berriak onartu behar ditugula baina mugekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario