domingo, 10 de enero de 2010

http://http://www.youtube.com/watch?v=uXOgOJilARE Bideoan interneten alde ona edo ederrena aurkezten da. Bideo honetan azaltzen den bezala haurrek lehen egin ezin zuten gauzak gaur egun egin daitezke teknologi berriei esker. Argi dago teknologi berriak gauzak erraztu dituztela, baina bere alde negatiboa ere badaukate. Gero eta gauza gehiago behar ditugu bizitzeko, lehen beharrezkoak ez zirenak, eta zoriontasuna lortzeko trabak jartzen dizkigutenak.
http://http://blip.tv/file/941956/ Bideoan azaltzen denarekin oso ados nago. Lehenengoz argi usten du idazketa eta irakurketa digitalak oso garrantzitsuak direla eta produzitzen jarraitu behar dugula. Baina baita ere azpimarratzen du analizatzen jakin behar dugula, ikasi eta interpretatu ahal izateko. Gainera, bere ustetan gauzak zalantzan jarri behar ditugu. interneten aukitzen dugun guztia ez da ona edo hor jartzen duen bezala izango. Bera adibidetzat pribazitatea edo ineterneten dagoen moral bikoitza erabiltzen du. Ardura hartu behar dugu interneten ibiltzerakoan praktika batzuk erabiltzen ditugulako. Baina aldi berean parte hartu behar dugu gure kreazioak besteekin partekatuz, gu egindako gauzei balore emanez.
Bi bideo hauek ikusi ondoren, uste dut lehenengoa ez duela azaltzen ezer esanguratsua. Bigarrena berriz, kritikaren bitartez hainbat alderdi ezberdinak jorratzen ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario