domingo, 10 de enero de 2010

http://http://www.youtube.com/watch?v=uXOgOJilARE Bideoan interneten alde ona edo ederrena aurkezten da. Bideo honetan azaltzen den bezala haurrek lehen egin ezin zuten gauzak gaur egun egin daitezke teknologi berriei esker. Argi dago teknologi berriak gauzak erraztu dituztela, baina bere alde negatiboa ere badaukate. Gero eta gauza gehiago behar ditugu bizitzeko, lehen beharrezkoak ez zirenak, eta zoriontasuna lortzeko trabak jartzen dizkigutenak.
http://http://blip.tv/file/941956/ Bideoan azaltzen denarekin oso ados nago. Lehenengoz argi usten du idazketa eta irakurketa digitalak oso garrantzitsuak direla eta produzitzen jarraitu behar dugula. Baina baita ere azpimarratzen du analizatzen jakin behar dugula, ikasi eta interpretatu ahal izateko. Gainera, bere ustetan gauzak zalantzan jarri behar ditugu. interneten aukitzen dugun guztia ez da ona edo hor jartzen duen bezala izango. Bera adibidetzat pribazitatea edo ineterneten dagoen moral bikoitza erabiltzen du. Ardura hartu behar dugu interneten ibiltzerakoan praktika batzuk erabiltzen ditugulako. Baina aldi berean parte hartu behar dugu gure kreazioak besteekin partekatuz, gu egindako gauzei balore emanez.
Bi bideo hauek ikusi ondoren, uste dut lehenengoa ez duela azaltzen ezer esanguratsua. Bigarrena berriz, kritikaren bitartez hainbat alderdi ezberdinak jorratzen ditu.

viernes, 8 de enero de 2010

Blog.a irakaskuntzan

Bloga dauzkan hainbat aukera ikusi ondoren argi dago oso tresna erabilgarria izan daitekeela, beti ere arduraz eta zentzuz erabiltzen bada. Interneten ikus dezakegu hainbat blog idei onak eta baliabideak eskaintzen dizkigutela gero gure ikasgeletan praktikan jartzeko. Baina dena ez da ona izango, horregatik aukeraketa bat egin beharko dugu eta kritikoak izan beharrezkoa bada. Webean badaude pertsona asko ideologia edo pentsamendu ez oso baikorrak transmititzeko erabiltzen dutena bloga. Beraz, beti ere hau ikasgelara eramaten dugunean erantzukizunaz izan beharko da.

sábado, 7 de noviembre de 2009

Informazioaren Gizartea

Informazioaren gizartea gizarte industrialaren ondorengo gizarte bezala ulertzen da.
Termino honen historian zehar eduki duen garapena aztertzerakoan ikus dezakegu erabili zuen lehenengo pertsona Fritz Machlup izan zela. Honek islatu zuen 1962an egindako liburruan, liburu hori “The Producton and the Distribution of Knowledge in the United Sates” izan zen. Honetan egiten zuen gogoeta honako hau izan zen, gero eta langile gehiago informazio manipulatzen zuten esfortzu fisiko bat egitea baino.
Gaur egun termino hau beste esanahi batekin erabiltzen da, Yoneji Masuda soziologo japoniarra egindakoa, 1981an. Beraz, gaur egungo definizioa jarraituz garrantzia gehien hartzen ari den sektorea zerbitzuena da, aurretik industriala izan zena garrantzia galduz. Hau esan nahi du etorkizun batean langile gehienen zeregina informazioa manipulatzea izango dela (TIC)Beraz, termino honen esanahia gizarte baten aldaketa maila mundialean esan nahi du.

Prometeus bideoaren iruzkina

Bideoa pare bat alditan ikusi ondoren baieztatu dezaket bere gaia teknologi berriak munduan izango duten eragina dela. Beraz, azken batean gaur egun daukagun estruktura desagertu egingo da (telebista, irratia, aldizkariak, etab.) eta denbora aurrera egin ahala dena talde enpresarial baten esku geratuko da, bera produzitzaile bakarra izanda.
Irudikatzen duen etorkizunarekin ez nago ados, gizartea aurrera egiteko ezinbestekoa baita aniztasuna egotea, bai informazioari dagokionez zein gizarte horretako gizakiei dagokienez.
Eskolak eduki behar duen papera aztertzen badugu, nire ustez haurrei irakatsi beharko diegu teknologietatik at hainbat gauza daudela, ingurunea, zaletasunak... Ondorioz, hauek erabiltzerakoan muga batekin erabili beharko ditugula uste dut, azken batean eskolatik kanpo eskura izango duten gauza izango baita.
Irakasle bezala, gure jokabidea nolakoa izan behar den ez daukat oso argi. Alde batetik, uste dut gizartean dagoen gauza bat bada, eskolan bere islada eduki beharko duela, baina muga jakin batzuekin, ezin dugu hezkuntza teknologi berrietan oinarritu, baizik eta tresna bezala erabili. Bestalde, umeei eskolan irakasten badiegu bere alderdi txarra edo negatiboa erakutsi beharko diegu.
Azkenik, ondorioztatu dezakegu teknologi berriak onartu behar ditugula baina mugekin.

Prometeus Bideoa

jueves, 29 de octubre de 2009

lunes, 26 de octubre de 2009

estekak sartzen

esteka bat sartuko dut bideo batena, blogean egon arren